2009/03/31

EMANALDI ARRAKASTATSUAK!!!!



Gustora sentitu arazi gaitue emanaldietara gerturatu den jende guztiak, emanaldi guztiak desberdinak dira, jende desberdina, kuriositate desberdinak, sentimendu desberdinak,sensazio desberdinak,...... denak bereziak eta errepikaeziñak guretzat!!!

2009/03/11

elkarrizketa INFO7 irratian!

Gure mezua zabaltzen jarraitzen degu jo ta su eta atzo arratsaldean INFO7 irratitik elkarrizketa bat egin ziguten, hauxe da beren web orrialdean guri buruz argitaratu dutena: AFRIKARA BIDAIA BOSTETAKO DILIGENTZIAN Abenturak hobeak izaten dira bizitzeko, baina oraingoz besteen bizipenekin konformatu behar. Onditz Jauregi, Luisa Montecelo eta Nahikari Iturbek Afrika eta afrikarren bihotzak zituzten helmugan. Zortzi hilabeteko bidaia eta 30.000 kilometro Afrikako sei lurraldetan. Bizipenak asko, eta gehienak argazkitan ikusgai www.amafrika.blogspot.com helbidean; hango bizipenak hitzekin kontatzeko eskatu diegu Bostetako Diligentzian
ENTZUTEKO: http://www.info7.com/?s=onditz+luisa