2008/02/19

DOGOIEN herrialdea!!!!!!!












Bost egunetako ibilaldi politta egin degu DOGOIen hartean; Bandiagarako falaisearen ingurutik. Herri ezberdinak bixitatu ditugu; Ireli, Tireli, Komokani, Nombori... denak zein baino zein bereziagoak!! Hizkuntza ezberdina, kultura ezberdina (ama lurrari lotua),... Hala ere ikusi degu herrialde hauek turisten inbasio masiboak direla eta beraien autentikotasuna galtzen ari direla. Gora kultura minoritarioak!!! Inoiz gal ez daitezen!!!!
Ohar garrantzitsua: IBILBIDEA GIARIK GABE EGIN DEGU!! POSIBLE DA!!!!

2008/02/15

HOMBORI ; Fati-ren hatzaparra!!!!!!






Homborin pasa ditugu egun batzuk; eskalatzaileentzat paradixu ederra!! baita guretzat ere!! Oso ezaguna bere pareta luzeengatik. Kampamentuko umeekin ederki pasa degu guk!!

MOPTI, bizi biziiiiii !!!!!!!!!











Bi egun eder igaro genituen Niger ibaiaren ertzean geratzen den beste herri honetan. Portu guztiz bizi eta koloretxua du, pinazza piloa daude. Hemendik abitzen dira asko Timbuktura. Gu ere ibili gara pinazza hauetako batean inguruko herritxoak ezagutzen; peul, bosso, tuareg... beti bezela harrerarik beroena egin digutenak umeak izan dira!!!!


DJENNE, irlatxo ederra!!






Djenne-n izan gara, a ze abentura gure kamioia pinazza-ra igotzeko! baino... hau ere prueba superada!! Herri polit eta lasaia, mezkita izugarria eta astelehenean merkatu eguna zela aprobetxatuz giro ederra ezagutu genuen.

SEGOU, festival sur le Niger!!






Ezagutu degu Niger ibaiaren alboan geratzen den herritxo hau ere. Gure zorterako FESTIVAL SUR LE NIGER ospatzen zen bertan eta Salif Keitaren kontzertuaz gozatu genuen!! Bertan topatu genuen hotela ere earra!!!! Ipurdi txuri hoiek zuen omenezzzzz!!!!!!!!!!